M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Martxoaren 8aren bueltan hainbat jarduera antolatu dituzte Bortzirietan martxoan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 18:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoaren 5ean, igandea, Sufragistas filma proiektatuko dute Etxalarren 17:30ean, Mugimendu feministak antolatua. Ondotik poteoa izanen da.

Martxoaren 8an, asteazkena, mobilizazio deialdiak egin dituzte herri guztietan.

  • Igantzin elkarretaratzea izanen da 12:00etan udaletxean eta 19:00etan elkarretaratze girotua herriko karriketan barna, udaleko arkupeetatik abiatuta.
  • Arantzan elkarretaratzea eginen dute plazan 12:00etan.
  • Etxalarren elkarretaratzea eta gizakate girotua izanen da 19:00etan.
  • Lesakan kafe tertulia eginen dute plazan 18:00etan eta elkarretaratzea 20:00etan, mugimendu feministak antolatua.
  • Beran elkarretaratzea eginen dute Mukixu zubian 20:00etan.

Martxoaren 11n, larunbata, emakumeen afaria eginen dute Lesakan, mugimendu feministak antolatua.

Martxoaren 12an, igandea, Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Martxa izanen da Arantzan, mugimendu feministak antolatua. 09:00etan mendi itzulia izanen da plazatik abiatuta eta 14:00etan bazkaria Burlada ostatuan. Izen-ematea martxoaren 7ra arte egiten ahalko da 20 eurotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarriz 722 69 30 78 telefonoan edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidean.

Martxoaren 14an, asteartea, Elkar zainduz, zaintza eskubide kolektiborantz solasaldia izanen da Lesakan Emagin elkartearen eskutik. Koskontako Bideko Aretoan 17:30ean izanen da hitzordua, Berdintasun Batzordeak antolatua.

Martxoaren 17an, ortziralea, Amatasunak feminismotik solasaldia izanen da Igantzin, Parean elkartearen eskutik. Igantziko goiko solairuan 18:00etan izanen da ekitaldia, Berdintasun Batzordeak antolatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun