Inauteriak 2023

Era guzietako mozorroen desfilearekin bukatu dituzte inauteriak Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 11:30

Atzo izan zuten inauterien azken eguna Beran eta ospakizuna ongi akitzeko, beratarrak mota guzietako karroza eta mozorroekin atera ziren karriketara. Eguna borobiltzeko, arratsaldean Bide batez taldearen kontzertua izan zuten Toki Onako estalpean. Giro ezin hobean agurtu zituzten inauteriak eta heldu den urtekoei esperoan gelditu dira beratarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun