Inauteriak 2023

Fraindarrak taldearen azken harat-honatek borobilduko dituzte inauteriak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 10:30

Lesakar gehienentzat bestondo eguna da gaurkoa, baina oraindik ez dira inauteriak bukatu Fraindarrak taldearentzat. Astelehenean taldeari izena ematen dion Frain auzoan eta Otsango auzoan ibili ziren bi taldetan banatuak (argazkietan). Asteartean, berriz, Izotzaldea auzoan eta herrian ibiltzekoak dira, akordeoi eta kastañuela doinuak lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun