Zaku-zahar ttikiak karrikaz karrika zebiltzan bitartean, Kastillobaita, Grazienea eta Huartea arteko plaza jendez gainezka zegoen igande arratsaldean Lesakan. Alde batetik 90 lagun zaku-zahar ateratzeko prest eta hauek belarrez betetzen eta zakuak jostean hainbat lagun. Ikustera joandako jendetza ere izugarria izan zen. Behin prestaketak eginda, Lesakako musika bandaren Inauteriak doinupean karrikaz karrika ibili ziren, plazan berriz ere zakuak urratu arte. Eguraldia ederra lagun jendetza izugarria bildu zen Lesakako karriketan eta giro ederra izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.