Giro ederra lagun, jendetza bildu zen atzo Berako inauterietako inudeen eta artzainen desfilean. Eztegara pilotalekutik abiatuta herriko karriketan barna ehun bikote baino gehiago ibili ziren dantzan. Konpartsa ere inoiz baino jendetsuagoa izan zen eta desfileak ikusle aunitz erakarri zuen. Iragarri bezala, Martin Goikoetxea Goiko ere omendu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.