Inauterietako asteburua ospakizunez zabala bezain kirol lehiaketez murritza izan da eskualdeko taldeentzat. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan ari den Beti Gaztek berdindu egin zuen larunbat eguerdian Bergaran eta Beti Gazteko jubenilek euskal ligako partida galdu zute Mastegin. Gainera, atzeratutako derbia jokatu zuten Aurrera eta Beti Gazteko neska kadete-infantilek eta leitzarrak nagusitu ziren. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Lekarozen.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko maila
- Bergara 0 - Beti Gazte 0
Jubenilak Euskal Liga
- Beti Gazte 0 – Añorga 6
Neska kadete-infantilak
- Aurrera 4 /Eunate Belauntzaranek 2, Haizea Baraibar eta Maddi Agirre/ - Beti Gazte 3 /Nerea Petrirena eta Leire Ariztegik 2/
ERRUGBIA
Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako jautsiera fasea
- BRT Menditarrak 38 – Zornotzako Urgozoz 10