Gisa honetara, urte luzez herrian egindako lana aitortu nahi diote Goiko argazkilariari, «bere lanari esker, azken hamarkadetako Bera irudietan gordeta gelditu» delako. Hala, «dantza taldearen inguruan egindako lana eskertu» nahi diote, «antolatutako ekitaldi guztien testigu izateagatik eta gure dantza eta ohiturak indartzen laguntzeagatik. Urtero, faltarik gabe, inudeen eta artzainen eguneko irudiak eraman ditu gure etxeetara eta mugikorretara».
Gure Txokoa Dantza Taldeak Goikori inude eta artzainen konpartsa gidatzeko aukera eman dio eta bera izanen da bihar Aita Joxepe gorpuztuko duena.