Gizarte trebetasun eta adimen emozionalari buruzko tailerra eginen dute martxoan eta apirilean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 10:00

Lau orduko bortz saio izanen dira, 14-30 urte bitarteko gazteei zuzendua

Gizarte trebetasunak eta adimen emozionala ikastaroa eginen dute martxoaren 7an, 14an, 21ean, 28an eta apirilaren 4an Beralandetan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak antolatu du ikastaroa, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera, eta gaztelaniaz izanen da. Saio bakoitzak lau orduko iraupena izanen du, 16:30ean hasi eta 20:30ak arte.

14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako ikastaroa da. Bertan, gazteen arteko talde bat sortuko dute, gune seguru bat antolatzaileen hitzetan eta bertan gai desberdinak landuko dituzte: komunikazio asertiboa, emozioak kudeatzeko gaitasuna eta baliabideak, entzute aktiboa, sozializazioa, enpatia… norbere buruaren ezagutzan zentratuko dira aditu baten gidaritzapean.

Ikastaroa doan izanen da baina aitzinetik izena eman behar da asociacion@micudala.com helbidera mezu bat bidalita edo 693 47 81 91 zenbakira deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun