Zenbait aukera landu dituzte auzotarrekin azken urte hauetan, baina Nafarroako Gobernuak ez ditu orain arte onartu. Azkenean, lortu da Gobernuak ezartzen zituen baldintzak betetzen dituen aukera bat onartzea.
Horren arabera, Irun alderako linean autobusak Noil gasolindegi ondoan dagoen zerbitzuko karrikan geldituko dira. Bera alderako linean, berriz, N-121Ako Zalaingo irteerako malda bukaeran (Bide Berderako zubiaren ondoan) geldituko dira. Bi geldialdi hauek auzoko erdigunetik hurbil daude, eta irisgarritasun egokia dute auzotarrei zerbitzua emateko.
Geldialdi hauek bandoan argitaratu eta zazpi egunera jarriko dira martxan.