Errotuluak, ingurune digitala eta irudi korporatiboko elementuak euskaratzeko dirulaguntza emanen du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 20a, 07:00
Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza berria martxan paratu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hizkuntza-paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko diru-laguntza berria paratu du martxan. Bortzirietako ostalaritza eta merkataritza establezimenduei dago zuzendua, baita elkarte eta enpresei ere. Hala, diru-laguntza eskatzen ahal izanen dute errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen duten elementuak euskaraz paratu nahi dutenek.

Zehazkiago:

  • Errotuluak: kanpoko eta establezimendu barruko errotulu finkoak, baldin eta jendaurreko gunean badaude. Ez dira diruz lagunduko izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak baino adierazten ez dituzten errotulazio elementuak.
  • Irudi korporatiboko elementuak: bisita-txartelak, identifikazio-zigilua, poltsak, kutxak…
  • Ingurune digitala: webguneak, online dendak, APP-ak eta .eus domeinua.

Informazio gehiago: https://bortziriak.eus/diru-laguntza/1080/

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun