Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak inauterietako kontzertua egin zuen atzo arratsaldean Kultur Etxean. Musika tresnaka banatuak, talde bakoitzak kanta eta mozorroak prestatu zituen, eta aretoa bete zuen kontzertu koloretsu eta ederra eman zuten. Bera Kantari taldearen parte hartzea ere izan zuten, sagardotegiz mozorrotu zirenak. Bukatzean, helduek sagardoa eta haurrek txokolatea dastatzeko aukera izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.