Inauteriak 2023

Inauterietan balkoiak eta txokoak apaintzera animatu eta zozketa antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 15:00
Inauterietan balkoiak eta txokoak apaintzeko deia egin du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Zozketa ere antolatu du.

50 euroko erosketa-txartela zozketatuko du txoko horiei argazkia atera eta partekatzen dutenen artean

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Inauteriei bere keinua egin nahi izan dio. Horretarako herritarrak balkoiak edo etxeetako txokoak apaintzera animatu dituzte eta zozketa bat antolatu dute. 

Parte hartzeko egin beharrekoa:

Parte hartzen dutenen artean, otsailaren 21ean, heldu den asteartean, 50 euroko erosketa-txartel baten zozketa bat eginen dute. Irabazleak, Lesakako Zerbitzuen Elkartean dauden negozioetan erabili beharko du txartel hori martxoaren 12ra bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun