2.831 boluntariotza ordu egin du Elkarrizan elkarteak 2022an

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 15a, 09:00
Elkarrizan elkarteko kideak Beralandetan egindako batzar orokorrean.

46 lagun aritu dira laguntzaile lanetan batzar orokorrean egindako balorazioan aipatu zutenez

Elkarrizan nagusien elkarteko boluntarioen taldeak 2022ko datuen balorazioa egin du. 46 lagun aritu dira laguntzaile lanetan eta guztira 2.831 boluntariotza ordu egin dituzte: 62 ospitalean laguntzen, 65 etxeetan laguntzen, 3 bideo-deien bidez, 46 jubilotekan, 517 zahar etxean kantuan, 71 boluntariotzako formakuntzan, 1.618 zahar etxean paseatzen, 330 talde bileretan, 76 helduen alfabetatzean eta 21 zuzendaritzaren bideo-dei bidezko bileretan.

Horretaz gainera, zuzendaritza batzordea berritu da eta Iñaki Goienetxe sartu da batzordean. Elkarteko kideek biltzeko leku baten bila lanean aritu dira, helduen gaztelania alfabetatze ikastaroak eskaini dituzte eta bertze hainbat jarduera zahar etxeetan: txangoak, kontzertuak, bazkariak…

Euskal Herrian, Madrilen eta Granadan lan egiten duen Nagusilan Elkartearekin bat gin du Elkarrizanek, zenbait zerbitzu profesionalizatzeko helburuarekin.

Urteko balorazioa «hagitz positiboa» egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun