Meme lehiaketa antolatu du Xulufrinak Lesakako sare feministak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 19:00

«Aizak hi! Prest hilabete batez Lesakako feministen meme zaparrada jasotzeko?». Halaxe iragarri du Xulufrinak Lesakako sare feministak antolatu duen meme lehiaketa. Zaintza lanen inguruko lehiaketa da eta dagoeneko zabalik dago.

Memeak Instagram edo Facebook bidez @xulufrinak kontura bidal daitezke, edo norberak igo eta etiketatuz. Meme irabazlea martxoaren 8an Lesakako plazan aukeratuko dute.

Memeak sortzeko hainbat aplikazio izaten dira, baina Xulufrinako kideek euskarazko memeka.eus atarian «memeak erraz sortzeko» plantilla aunitz daudela oroitarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun