Inauteriak 2023

Giro ederrean joan dira inauteriak Igantzin ere

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 11:30

Joan den asteburuan, otsailaren 10 eta 11n inauteriak ospatu dituzte Igantzin. Eguraldia lagun zutela, giro ederrean ospatu zituzten hainbat eta hainbat ekitaldi: hala nola herri-bazkaria, jokuak, dantzaldia, mozorroen ibilbidea, ilunabarreko pintxoak… jubilatuek ere beraien bazkaria egin zuten Baratzondon. Honen adierazgarri argazki bilduma.

Ortzegun Gizen

Otsailaren 16an, Ortzegun Gizen egunean, Igantziko eskolako haurrak eta DBHko lehenbiziko bi mailetako gaztetxoak eskean ibiliko dira etxez etxe. Kantuz eta musikaz bazterrak girotuz pasatuko dute goiza. Arratsaldean, berriz, Guraso Elkarteak antolatuta etxeetan bildutako puskekin, Biltokin  berendua izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun