2021eko uholdeetan sortutako kalteak konpontzeko 383.000 euro inbertituko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 20:00
2021eko uholdeetan kaltetutako hainbat bide moldatzen ari dira Lesakan. Argazkian, Erroizko erreka ondoko bidea.

2021 urteko uholdeek herriko hainbat bide eta parajeetan eragindako kalteak konpontzeko lanekin segitzen du Lesakako udalak. Premia handieneko lanak egin ziren, eta orain, ekaina bitarte, azken lanak eginen dira.

Azken hauen artean, hauek daude: Endarlatsa inguruan bide konponketak, Zalain Zoko auzoko sarrera, Erroizko errekan egondako kalteak, Onsalen bordako bidea  Zalain Zoko inguruan, Ailegiko errekan eta Mikelgorri, Domiko, Garbisu, Elosegi, Intzinberri eta Ortzeroko bideak daude.


Konponketa guztiak egiteko lanen kostua 383.058,65 eurokoa izanen da. Lan hauek diruz lagunduko ditu, Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak. Batzuk % 100eko dirulaguntza izanen dute, baina bertze lan batzuen dirulaguntzak erabaki gabe daude oraindik, beraz ikusteko dago zer dirulaguntza hartuko den horiengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun