14 autorentzako aparkalekua antolatu dute Lesakako beilatoki ondoan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 13:00

Agintaldi honetan hainbat pauso eman ditu Lesakako udalak herriko mugikortasuna hobetzeko asmoz, oinezkoei lehentasuna emanez eta trafikoa berrantolatuz. Ideia horrekin jarraituz, Lesakako beilatokiaren ondoan autoentzako aparkaleku bat sortu du udalak, 14 plaza dituena. Aparkaleku honek oinezkoentzat irteera zuzena izanen du beilatokiko eskaileretatik, herriko plazara oinez 2 minututan ailegatzeko aukera eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun