Arbolaren Eguneko lehen lanak egin dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 10:00
Arbolaren Egunaren barrenean, lehenbiziko lanak egin zituzten larunbat goizean Gardelkopagoeta inguruan.

Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna antolatu du aurten ere Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntzaz. Otsailaren 11n, larunbat goizean egin zituzten lehenbiziko lanak Gardelkopagoeta inguruan eta eremua garbitzen, piketeak sartzen eta zerrakurak egiten aritu ziren. Ondotik hamaiketakoa izan zuten.

Otsailaren 23an ere, ortzegunean 09:00etan abiatuko dira haurrak ikastetxeetatik eta arbolak landatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun