Agintaldiaren balantzea eta datozen erronken berri emateko herri batzarra deitu du EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 19:00

EH Bilduk Arranon urtarrilean egin zuen agerraldia.

Otsailaren 12an, igandean 11:30ean eginen dute Arrano elkartean

2019-2023 agintaldiaren balantzea egiteko eta aitzinera begirako erronkak identifikatzeko hainbat herritarrekin bildu da Lesakako EH Bildu hilabeteotan. Bildutako ekarpenak herri batzar batean aurkeztuko dituzte otsailaren 12an, igandean 11:30ean Arrano elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun