Bortzirietako Euskara Mankomunitateak webgunea berritu du

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 18:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak webgune berria estreinatu du otsailean. Atariaren itxura berritzeaz gain, bortziritarrendako interesgarriak izaten ahal diren bideo, dokumentu eta bertzelako informazio batzuk paratu ditu eskuragarri. Bertan, euskara mankomunitateak abian dituen egitasmoen eta dirulaguntzen berri ematen du, baita Bortzirietako euskarari edo egoera soziolinguistikoari buruzko datuak ere. Webgunea ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun