Eztegara pasealekua eta Kaxerna auzoa lotzen dituen bidexka berria egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 13:00

Berako Udalak, bere langileekin Eztegara pasealekutik Kaxernara joateko oinezkoentzako bidexka moldatu du. Eskaria auzoko hainbat bizilagunek egina zuten, eta azkenean burutu da lana.

Kaxerna auzoa Bera gaineko aldean gelditzen den muino batean dago, eta bertan gero eta etxebizitza gehiago eraikitzen ari dira. Bidexka honekin Kaxerna auzoa eta Bera erdigunea hobeki komunikatuak gelditzen dira, eta oinezkoen mugikortasunaren aldeko neurria da.

Eztegara aldetik hormigoizko eskailera batzuk eraiki dituzte, eta bidexka berria Kaxernaraino egin dute.  Bidexkaren ondoan ubide bat dago, eta ura estolda batera bideratzen da. Eskailera berrien ondoan horma txiki bat eraiki dute, estolda eta oinezkoen bidea banatzeko, eta segurtasuna bermatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun