Santa Ageda bezperan, kantuan ibili ziren karrikaz karrika.
Berako Labiaga Ikastolako kideek, asteburu ederra pasatu dute. Larunbatean, ohitura zaharrei jarraiki, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dute, herria alaituz. Makilak hartu eta amalurra ernatuz ibili dira, negua gibelean utzi eta udaberri emankorrari ongi etorria emateko asmoz. Igandean, berriz, ikastolari izena ematen dion Labiaga mendira irteera egin dute. Mendizaletasuna bultzatu eta naturaz ederki gozatu dute. «Amalurra errespetatuz eta euskara maitatuz» tontorreraino ailegatu dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.