Aurtengo mendiko lanen adjudikazioa egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 11:00
Bertzeak bertze Santa Barbarako eremuan eginen dituzte lanak.

90.000 eurotik gora bideratuko ditu aurten udalak mendiko lanak egiteko herriko hainbat lur komunaletan

Herriko mendi komunaletan egin beharreko lanak esleitu ditu Berako Udalak. Bi lotetan banatu dituzte. Lehenengoan Arregiko lehen eremuan, Intzolan, Zamarneko bordan eta Bordatxuri parajeetan baso berritu eta Arregi, Komiziarrako bigarren eremuan, Sarrallan, Errekaundin, Gazteun, Santa Barbaran, Intzolan, Kondendiagan eta Bordatxurin basoberritzeak mantendu beharko dituzte. Bigarrenean, aldiz, mendiko lanak esleitu dituzte: Bordako errekan soiltzea, sastrakak kentzea Komiziarra eta Uxanen eta itxiturak kentzea Komiziarran, Errekaundiko hiru eremutan eta Armalan. 

Lanak egiteko 90.000 eurotik gora bideratuko ditu udalak. Epeei dagokionez, lehenengo loteko lanak ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera egin beharko dira, eta irailaren 30erako erabat bukatu beharko dituzte. Bigarren loteari dagokionez, obraren akta hasiera oinarri hartuta bi hilabete izanen dituzte, eta beranduenez irailaren 30erako egin beharko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun