Otsailak 10, ortziralea
10:00etatik aitzinera mozorroak etxez etxe eskean ibiliko dira egun guzian, herriko txokoak eta Berrizaun, Frain eta Sarrola auzoak dantza, musika eta umorearekin alaitzen. Arratsaldean haurrentzako jokoak eta merienda izanen dira, Guraso Elkarteak antolatua. Arratsean eskean aritu direnak afaria izanen dute Biltokin.
Otsailak 11, larunbata
08:00etan mozorroak eskean abiatuko dira herriko etxe eta baserrietara, trikitixa eta panderoaz lagunduak. Eguerdian haur eta helduentzako bazkaria izanen da Biltokin, Guraso Elkarteak antolatua. Ondotik dantzaldia izanen da frontoian DJ Endararen eskutik. Arratsean eskean aritu direnak afaria izanen dute Biltokin.