Aldaketak egin dituzte Igantziko Biltoki elkartearen zuzendaritza batzordean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 19:00

Igantziko Biltoki elkarteko batzordeko zenbait kide aldatu dituzte azken batzarrean.

Igantziko Biltoki elkarteak urteko batzarra egin zuen ilbeltzaren 28an eta, urtero bezala, zenbait aldaketa egin ditu zuzendaritza batzordean. Xabi Aranguren izanen da lehendakariorde, Jose Mari Iantziren ordez; Itziar Mitxelena idazkari, Janire Loinazen ordez eta Lurdes Larzabal diruzain, Maider Etxeberriaren ordez. Jokin Mitxeo, Dani Taberna eta Virtudes Iguzkiagirre dira bokal berriak, Eneko Mitxelena, Juan Jesus Telletxea eta Juanjo Urtxegiren ordez. Anjel Urtxegik segituko du lehendakari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun