Bikain hasi dute denboraldia Lesaka Trialeko Uxuri Portuk eta Xabier Valverdek

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 11:00
Uxuri Portu hirugarren izan zen eta podiumera igo zen alebin misto kategorian.

Biek dagokiona baino kategoria bat goitiago aritu arren, igandean Lizarran Portu hirugarren izan zen eta Valverde laugarren

Trial denboraldi berriko lehen proba izan zuten otsailaren 5ean, igandean, Lizarran eta Lesaka Trial taldeko txirrindulariek lan bikaina egin zuten. Bai Uxuri Portu, baita Xabier Valverde ere, adinez dagokiena baino kategoria bat goitiago aritu ziren, baina halere emaitza bikainak eskuratu zituzten. Uxuri Portuk, bederatzi urterekin, podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postua eskuratu baitzuen alebin misto kategorian. Xabier Valverde, berriz, laugarren izan zen junior kategorian, hamalau urte bertzerik ez dituela.

Xabier Valverde, igandean Lizarran jokatutako proban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun