Administrari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 6a, 20:00

Otsailaren 15a izanen  da eskabideak aurkezteko azkeneko eguna.  

Berako Udalak zerbitzu administrari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du, urte baterako lan kontratuarekin eta hautapen proben bitartez.

Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte deialdira aurkezteko:

  • Eskola-graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea. 
  • Euskarazko C1 maila ahoz zein idatziz. 
  • Hautagaiak enplegu-eskatzaile gisa inskribatua egon behar dute Nafar Lansareko enplegu bulego batean eta dagokion zundaketan sartua egotea. 

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko abisua jaso dutenek eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute Herriko Etxean 2023ko otsailaren 15eko 13:30ak baino lehen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun