Inauteriak 2023

Igandean bukatuko da Berako Inudeen eta Artzainen desfilean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 6a, 10:30
Otsailaren 19an aterako dira IƱudeak eta Artzainak Beran.

Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak Inudeen eta Artzainen desfilea antolatu du aurten ere inauterietan. Otsailaren 19a, igandea izanen da, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea: igande hau izanen da azken eguna. 

Desfilean parte hartu nahi dutenek hiru modutan ateratzeko aukera izanen dute: dantzari, musikari edota konpartsako pertsonaia gisa. Kasu guzietan izena eman behar da galdetegi hau betez. 

Egun haundiaren aitzinetik, entseguak ere izanen dituzte heldu den asteazkenean eta ortziralean hilaren 14an eta 17an Toki Ona kiroldegian 19:30ean. Entsegu egunetan salduko dituzte bazkaritarako txartelak 19 euroan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun