Asfaltatze lanak eginen dituzte astelehenean eta asteartean Berako Plaza Zaharrean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 15:30

Lanak egiteko Plaza Zaharretik kotxeak kentzeko eskatu dute

Berako Udalak jakinarazi duenez, kanaleko obrak bukatzen ari dira eta heldu den astean, otsailaren 6an eta 7an, asfaltatze lanak eginen dituzte auzoan. Bi egun hauetan, 08:00etatik 18:00etara bidea guztiz itxita egonen da, eta 18:00etan irekiko dute pasabidea. Lanak egiteko, plaza hustea eta ibilgailuak kentzea eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun