‘Egiptoko printzea’ filma emanen dute otsailaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 18:00
'Egiptoko printzea' izanen da aurten Harriondoan eskainiko duten lehen filma.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 16:30ean Harriondoan

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz ematen hasiko dira aurten ere. Lehen emanaldia otsailaren 5en, igandean 16:30ean izanen da Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Egiptoko printzea emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun