Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek entzunaldiak eginen dituzte astelehenean eta asteartean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 09:00

Otsailaren 6an, astelehenean trikiti eta tronpeta ikasleen txanda izanen da, eta asteartean, hilaren 7an haizezko instrumentuena. Bi entzunaldiak 18:00etan izanen dira musika eskolan bertan. 

Entzunaldiez gain, otsailaren 15ean, inauterietako kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek, baina, kasu horretan Berako Kultur Etxean izanen da kontzertua, 18:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun