Inauteriak 2023

Hasi dira Arantzako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 2a, 14:00

Gaur dute inauterietako lehenbiziko eguna Arantzan, eta goizean goizetik besta giroan dabiltza. 40 Mozorro Zuri baino gehiago bildu dira eta goizean plazan elkartu dira herriko haurrekin. Arantzako Zortzikoa ere dantzatu dute elkarrekin (Albistearen barrenean bideoa).

Argazkiak: Jose Ramon Amoros,  Markel Jorajuria eta Patxi Larretxea. 

Goizean Primi ostatuan gosaldu ondotik, eskolakoekin eta Pelle Ttiki haur txokoko haurrekin elkartu dira plazan. Bizkarrekoak edo puxka-puxkak paratu eta dantzan ibili dira haurrak eta gazteak. Gero Mozorro Zuriek baserrietarako bidea hartu dute eta eguna hala pasatuko dute. Afaltzera berriz herrira bueltatuko dira. Arratsaldean, eskolako haurrak herri kiroletan ariko dira.

Bideoa: Jose Ramon Amoros.

Ortziralea, otsailak 3
  • Egun osoan eskolako haurrak baserriz baserri eta herrian eskean ibiliko dira.
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • Ondotik, Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian.
  • Eguerdian, Mozorro Zurien bazkaria Burlada ostatuan.
  • Arratsaldean, haurren merienda.
  • Ilunabarrean Mozorro ttikiei harrera.
  • 21:00etan bertso afaria Aterpean, Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi bertsolariekin.
  • 01:00etatik aitzinera musika Belfast taldearekin gorapean.
Larunbata, otsailak 4
  • Goizean, eskolako haurrak baserriz baserri ibiliko dira.
  • Eguerdian, Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
  • 19:00etan Mozorro Zurien eskutik herri kirolak frontoian.
  • Ondotik, Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean.
  • 00:30ean musika Bizphiru Pelau taldearekin gorapean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun