Izaro Iparragirreren kartelak iragarriko ditu aurten ere Lesakako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 2a, 17:30
Izaro Iparragirreren 'Zaku' lanak irabazi du Lesakako inauterietako kartel lehiaketa. 250 euro hartuko ditu iaz ere irabazle izan zen egileak.

Lesakako inauterietako egitaraua prestatzen segitzen dute udalak eta herriko kultur eragileek. Egitarauaren berri zehatzagoa aitzinerago agertuko badugu ere, dagoeneko inauteriak iragarriko dituen kartela zein izanen den erabaki da. Lehiaketara aurkeztutako bortz lanekin erakusketa egin zen liburutegian eta Izaro Iparragirre Irigoienen Zaku izan zen boto gehien bildu zituena. 250 euroko saria hartuko du. Joan den urtean ere Izaro Iparragirreren lana suertatu zen irabazle.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun