Arantzako Mendi Lasterketa apirilaren 23an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 1a, 11:00

Laugarren edizioa beteko du aurten Arantzako Mendi Lasterketak. Ekaitza Elkartea prestaketa lanetan hasia da eta oraingoz, data aitzindu du: apirilaren 23an izanen da. Aitzineko aldietan bezala, 20 kilometroko luzera eta 1.300 metroko malda duen ibilbidea egin beharko dute antolatzaileek. Izena emateko epea laster zabalduko dutela jakinarazi dute.

Ibilbidea aitzineko edizioetakoa izanen da. Herriko plazatik abiatu eta Zepurura (715 m) igo beharko dute lasterkariek. Illurdi (1.072 m) izanen dute hurrengo tontorra eta Ekaitzatik (1.040 m) eta Ibintzatik (1.032 m) pasatu beharko dute gero. Handik Oilargatara jaitsiko dira (660 m) eta herrirako bidea hartuko dute. Plazara ailegatu aitzinetik Arruzpin barna igo beharko dute herrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun