Aizkora erakustaldia egin dute Berako Ricardo Baroja eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 1a, 13:00

Ricardo Baroja eskolako 6. mailako ikasleak lantzen ari diren Kirolak izeneko proiektuaren barrenean, Nerea Sorondo eta Oier Larretxea aizkolariek aizkora erakustaldia eskaini zuten atzo eskolako patioan. 

Ikasleek aizkorari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten: aizkolaritza nondik sortu den, zer aizkora mota dauden, herri kirolak nola sortu ziren... Azalpenen ondotik aizkolari bakoitzak egun bana moztu zuen eta bukatzeko frontoian herri kirol proba konbinatu bat egin zuten ikasleekin. «Mila esker Nerea eta Oier», nabarmendu dute eskolatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun