San Antongo ibilaldi arautuko irabazleei sariak eman dizkie Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 19:00
Jon Ander Ruiz, Aritz Aranberri eta Markel Erkizia irabazleak eta Beti Gazteko ArgiƱe Oroki, sari banaketan.

72 mendizalek, binaka edo hirunaka banatuak, parte hartu zuten urtarrilaren 22an Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako San Antongo ibilaldi arautuan. Sariak astelehen honetan banatu dituzte. Markel Erkizia, Jon Ander Ruiz eta Aritz Aranberrik osatutako hirukoteak lortu du lehen saria eta Ninbe Urtxegik eta Lide Igoak osatutako bikoteak bigarrena. Beti Gazteko Argiñe Ordokiren eskutik jaso zuten saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun