Azpeitiko xake txapelketa irabazi du sei urteko Julen Goia Mitxelena lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 10:00
Julen Goia Mitxelena lesakarra, erdian, Azpeitiko xake txapelketa irabazi ondotik.

Irunen jokatutako Eguberrietako Bidasoko xake txapelketan ere bigarren izan zen

Xakean bikain aritzen segitzen du Julen Goia Mitxelena lesakarrak. Sei urte bertzerik ez baditu ere, jokatzen dituen txapelketetan maila ederra erakusten du eta halaxe izan da Irunen jokatutako Eguberrietako xake txapelketan bigarren izan zen eta Azpeitiko xake txapelketan garaile. Aipatzekoa da Azpeitiko txapelketa hamasei urtez beheitikoei zuzendua zela eta, beraz, bera baino helduagoak zirenen kontra gailendu zela, akats handirik gabeko joko sendo batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun