58 txirrindularik hartu dute parte Berako Azkena ziklo-kros txirrindularitza proban

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 30a, 12:00

Bigarrenez jokatu zuten atzo Beran Azken ziklo-kros txirrindularitza proba. 58 txirrindularik hartu zuten parte. Hastapenekoen mailatik hasi eta Master 30,40, 50 eta 60, kadete,  eta maila nagusiko gizonezkoen zein emakumezkoen probak jokatu zituzten.

Maila nagusian Aitor Hernandez eta Olatz Odriozola izan ziren irabazleak. Gizonezkoetan, Miguel Sanchez eta Asier Arregi izan zituen Hernandezek podiumean lagun. Emakumezkoetan berriz, Ainara Elbusto eta Elisabel Tomas goitu ziren podiumeko bigarren eta hirugarren koxkara.

Gainerako mailetan, open mailan, Beñat Mendiaraz izan zen irabazle. Maila honetan, Joseba Lasarte beratarra hirugarren izan zen. Emakumezkoetan, Ekhine Rivas izan zen probako parte hartzaile bakarra.  

Master 30ean, Mikel Etxebarria izan zen irabazlea, Master 40ean Gaizka Pujana eta Master 50 eta 60ean, Aitor Zabaleta. Kadete mailan berriz Oihan Aleman iruritarra izan zen irabazlea eta Joritz  Barberena lekaroztarra bigarren. Maila horietan ez zen emakumezkoetan parte hartzailerik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun