San Antongo ibilaldi araututako irabazleak jakinarazi ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 27a, 20:00
Beti Gazteko mendizaleak San Antongo helmugan, joan den igandeko ibilaldi arautua bukatu eta gero.

Markel Erkizia, Jon Ander Ruiz eta Aritz Aranberri suertatu dira irabazle

72 mendizalek, binaka edo hirunaka banatuak, parte hartu zuten joan den igandean Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako San Antongo ibilaldi arautuan. Sariak astelehenean banatuko badira ere, irabazleak zein izan diren jakinarazi du Beti Gaztek. Markel Erkizia, Jon Ander Ruiz eta Aritz Aranberrik osatutako hirukoteak lortu du lehen saria eta Ninbe Urtxegik eta Lide Igoak osatutako bikoteak bigarrena.

Mendizaleak San Antonerako bidean, igandeko ibilaldi arautuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun