Otsailaren 16an bukatuko da Bortzirietako IKA euskaltegian izena emateko bigarren epea

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 19:00

Bortzirietako IKA euskaltegiko bigarren matrikulazio-kanpaina girotzeko,  bideoa zabaldu du Bortzirietako Euskara mankomunitateak. Katubik egin du eta, bertan, euskara nola ikasten duen kontatzen du Marina Pestriakova euskaltegiko ikasleak. Otsailaren 17a izanen da euskaltegian matrikulatzeko azken eguna. Informazio gehiago 948 637 796 zenbakian edo  bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus mezu bat bidalita jaso daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun