ETB-2ko ‘Trío de ases’ saioan irabazle suertatu da Lesakako Zantzonea jatetxea

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 09:00
Zantzoneako Yolanda Yecora eta Dabid Urra bezeroekin batera garaipena ospatzen.

ETB-2ko Trío de Ases telebistako lehiaketa gastronomikoan garaile suertatu da Yolanda Yecorak eta Dabid Urrak kudeatzen duten Lesakako Zantzonea jatetxea. Gorlizko Jubis jatetxea eta Aretxabaletako Mugi taberna izan zituen arerio Zantzoneak saio horretan eta garaile suertatu zen. Moldaketa lanak egiteko 3.000 euro eta txapela lortu zuten saritzat, Javi Sierrak gidatutako saioan.

Yolanda Yecora kontent dago sariarekin, «ostatu-jatetxea hartu genuenetik bortz hilabete bertzerik ez ziren pasatu programa grabatu genuenean eta ezagutzera emateko bultzada handia da eta esperientzia hagitz polita izan da». Halere, «estres eta urduritasun handiko egunak» izan zirela ere gogoan du, «kamerak ostatuan grabatzen, orain hemen, gero han, gero finala grabatzera joan… baina emaitzak balio du». Ostatu-jatetxea ez ezik, «gure herri polit hau ere gehiago ezagutarazteko» baliagarria izanen dela uste du Yecorak.

Berriki eman dute saioa telebistan, baina nahi duenak, internet bidez, EITBko Nahieran ikus dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun