Nerea Ordokik eraman du Lesakako elkartasun zozketako saski ederra

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 17:00

Lesakako merkatariek eta ostalariek emandako produktuekin osatutako saski ederra zozketatu dute Lesakako Etxeraino elkartasun zozketan. 1.767 zenbakia izan da saritua eta horren jabea Nerea Ordoki. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete «hain sari ederra izatea ahalbidetzen duten komertzioei eta ostatuei».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun