Lesakako inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute urtarrilaren 23tik 26ra

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 15:30
Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izanen da aste honetan liburutegian.

Astelehenetik ortzegunera liburutegian ikusgai izan dira aurkeztutako bortz kartelak

Lesakako inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea bukatu zen joan den ortziralean. Orain, aurkeztu diren bortz lanekin erakusketa bat irekiko dute liburutegian, urtarrilaren 23tik 26ra (biak barne), 14:00etatik 20:00etara. Herri bozketak erabakiko du irabazlea, eta haren erabakia ezin izanen da gibelera bota. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan jaioek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Kartel irabazleak 250 euro hartuko ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun