'Komandantzia' Bidasoko komandantzia militarraren inguruko aldizkaria aurkeztuko dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 10:00

Kepa Ordoki Memoria Elkarteko kideak erdian Aitor Elexpuru Berako Alkatea dela, iazko maiatzean egindako aurkezpenean.

Urtebeteko lanaren ondotik, iazko maiatzean argitaratu zuen 'Komandantzia' Bidasoko komandantzia militarra eta honen inguruko Estatu aparatu Frankistak hizpide dituen aldizkaria Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. 

Lan horren aurkezpenak egiten ari dira, eta urtarrilaren 26an, ortzeguna Beran izanen dira. Kultur Etxean izanen da aurkezpena 19:00etan, eta lana argitaratu duen elkarteko Peli Lekuona eta Koldo Salinas bertaratuko dira lanaren nondik norakoak aurkeztera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun