Nolabaiteko normaltasunera bueltatu zen Lesakan San Antongo igandeko ospakizuna. Ezin erran guztiz normala izan zenik, Olaberri ostatuak ez baitzituen ateak ireki eta normalean ostatuaren atarian izaten den musika doinurik ere ez baitzen izan. Horrela, normalean baino jende guttiago bildu zen Endara auzoko ospakizunera. Gainera, hotza eta horma izan ziren protagonista. Tellegitik auzorako bidean horma zegoen eta eroriko aunitz izan ziren. Bakarren bat anbulantzian eraman behar izan zuten. Ibilgailuren bat ere bide bazterrera joan eta ezin ateraz gelditu zen.
Musika doinurik izan ez bazen ere, San Antongo baselizan meza aditzeko aukera izan zen eta eliz-atarian izan ziren gazta, erroskillak eta bertzelako gozoak eta edariak saltzen zituzten postuak. Beti Gaztek antolatutako ibilaldi arautuan ere mendizale aunitzek parte hartu zuten. Arratsaldean, Endara auzotik Plaza Zaharrera jautsi zen ospakizuna, Bide batez taldearen dantzaldiarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!