Zerbitzu anitzetarako bi langile kontratatzeko deialdia zabaldu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 14:00

Urtarrilaren 27ra arte izanen da eskabideak aurkezteko epea

Berako Udalak zerbitzu anitzetarako bi peoi kontratatzeko deialdia egin du, aldi baterako lan kontratuarekin eta hautapen proben bitartez. Lanpostuak udal barrutian eraikuntza lanak, basolanak eta ingurune naturalen mantentze eta zaintza lanak egiteko izanen dira, eta hala badagokio, aguazilari laguntzea. Sei hilabeteko kontratua izanen da, hilabete bateko probaldiarekin.

Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte deialdira aurkezteko:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko bertze estatu bateko herritarra edo ezkontidea izatea.
  • Hamasei urte baino gehiago eta erretiroa hartzeko adinaren azpitik egotea.
  • Eskolatasun edo lehen ikasketen ziurtagiria, DBHko titulua edo baliokidea edukitzea.
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez egotea.
  • Euskara ahozko B2 maila izatea.
  • Nafar Lansarean enplegu eskatzaile gisa inskribatua egotea.

Eskabideak Berako Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira, urtarrilaren 27a izanda azken eguna. Baldintza guztiak ikusteko edota eskabidea lortzeko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun