Entzunaldiak eginen dituzte Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek heldu den bi asteetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 19a, 15:00

Orain artean ikasitakoa publikoari erakusteko aukera izanen duten heldu den bi asteetan Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek. 

Heldu den astelehenean, hilaren 23an txistuko ikasleen txanda izanen da. Urtarrilaren 30ean, astelehena, aldiz, perkusio ikasleen txanda. 

Otsailaren 6an eta 7an, astelehena eta asteartea izanen dira hurrengo bi emanaldiak. Astelehenean trikiti eta tronpeta ikasleen txanda izanen da, eta asteartean haizezko instrumentuen ikasleen txanda.  

Entzunaldi denak 18:00etan izanen dira musika eskolan bertan. 

Entzunaldiez gain, otsailaren 15ean, inauterietako kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek denek, baina, kasu horretan Berako Kultur Etxean izanen da kontzertua, 18:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun