Elkartasun bazkaria eta Nize taldearen kontzertua izanen dituzte igandean Berako Kataku ostatuan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 13:00

Berako Katatu ostatuan elkartasun bazkaria eta kontzertua izanen dituzte igandean, hilaren 22an. 14:00etan hasiko da elkartasun bazkaria, eta  aitzinetik izena eman beharko da katakumail@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Ortzeguna izanen da izena emateko azken eguna. Bazkarirako txartelak 10 euroko prezioa du, eta bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte. 

Bazkaria ez da izanen igandeko ekitaldi bakarra. Bazkariaren ondotik, 18:00etan Nize taldeak kontzertua eskainiko du Katakun bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun