Etxalarko Herriko Ostatu-Jatetxea errentan hartzeko proposamenak otsailaren 8a bitarte aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 29a, 12:15

Herriko ostatua eta jatetxea errentan emateko lehiaketa zabalik du gaur Etxalarko udalak. Errentamendua 5 urterako izanen da, luzagarria, eta lehenbiziko urte honetan 365 euroko errenta eskatzen dute hileko. Interesatuta daudenek otsailaren 8a izanen dute azken eguna proposamenak aurkezteko.

Herriko ostatu eta jatetxea errentan emateko lehiaketa irekirako deia egin du gaur Etxalarko udalak. Hauexek dira punturik garrantzitsuenak:

  • Errentamenduaren iraupena: 5 urte, luzagarria.
  • Hileko errenta: 365 euro lehenengo urtean, esleipenetik kontatzen hasita. Bigarren urtean, 600-700 euroen artean (Udalbatzak erabakiko du) eta hortik aitzinera, Udalbatzak onartuko du kopuru zehatza. Kopuru horiei dagokien BEZa gehituko zaie.
  • Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
  • Behin behineko fidantza: 600 euro.
  • Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza pleguan adierazten direnak.
  • Proposamenak aurkezteko epea: 2023-02-08ko 12:00ak arte.
  • Baldintza plegua interesatuen eskura egonen da Herriko Etxean eta baita udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun