Su egur loteak eskatzeko deialdia egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 15:00

Su-egur loteak hilabete bukera bitarte eska daitezke Lesakako herriko etxean.

Urtarrilaren 31 arte egin daiteke eskaera eta bortz tona inguruko lotearengatik 200 euro ordaindu beharko da

Lesakako udala etxeko su-egur loteak prestatzen hasi nahi du Lote bakoitza bortz tona ingurukoa izanen da eta 200 euro ordaindu beharko dira. Loteak Zambrako zabalgunean utziko dira, edo zenbateko osagarri bat ordainduz, eskatzaileak adierazitako lekura eramanen dituzte.

Etxeko egur loteak eskatu nahi dituztenek www.lesaka.eus webgunean dagoen formularioa betez egin dezakete edo 948 63 70 05 telefonora deituz. Lotea eramateko epea hilabete batekoa izanen da eta debekatua dago emandako lotea saltzea.

Eskaera egiteko azken eguna urtarrilaren 31 izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun